Inicio > Actualidad > Concursos > Zendak euskarazko ipuin laburren lehiaketa antolatu du

Zendak euskarazko ipuin laburren lehiaketa antolatu du

#ZendaIpuinak

Zendak lehen aldiz antolatu du euskarazko ipuin laburren lehiaketa, Iberdrolaren babesarekin. Irabazlearentzako saria 2.000 eurokoa izango da, eta finalistarentzat, 1.000 eurokoa. Epaimahaian Ana Malagón, Iban Zaldua, June Fernández, Katixa Agirre, Ander Izagirre, Jon Kortazar eta Mikel Urkiaga egongo dira.

Gaia librea da. Testuek originalak eta aurretik argitaratu gabekoak izan beharko dute.

Gutxieneko luzera 100 karakterekoa izango da, eta gehienekoa, 1.000 hitzekoa.

Parte hartzeko epea azaroaren 27an zabalduko da, 12etan, eta abenduaren 10ean amaituko da, 23:59an. Abenduaren 12an, sariak irabazteko hautagai diren hamar ipuinen zerrenda argitaratuko du Zendak. Eta abenduaren 14an irabazlearen eta finalistaren izenak jakitera emango ditu.

Hau da parte hartzeko modua:

Zure ipuina interneten argitaratu behar duzu, blog batean, Facebooken ala Twitterren.

Gero, Zendaren foro honetan sartu, izena eman eta sarrera honetan erantzun bat utzi behar duzu. Erantzunean, zure testua argitaratuta dagoen web helbidea (URL) jarri behar duzu. Ez da beharrezkoa erantzun horretan testu osoa jartzea, nahikoa da web helbidearekin.

Horrez gain, #ZendaIpuinak traolarekin zabal dezakezu Facebooken eta Twitterren.

Lehiaketaren oinarri osoak hemen irakur ditzakezu.